XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ikuskariak atxilotu egin zituen, baina honek ez zuen eskumenik izan bertako Epaitegiak lapurrak zigor zitzan.

Prozesu osoak, txosten ofizialean adierazita dagoen bezala, aurreko kapituluan azaldutako hilobien lapurretak gogorazten dizkigu ezinbestez.

Ondoriozta dezakegun ondorio bakarra, alderdi askotan, gaurko egiptoarra Ramses IX.aren garaiko arbasoen aldean oso gutxi aldatzen dela da.

Hauxe da gertaera horrek adierazten digun esanahia; berau igortzen diegu hilobietatik gauzak eramateagatik ankerrak deitzen digutenei, goraintzi.

Antigoaleak museoetara eramatean, bere segurtasuna bermatu besterik ez dugu egiten: bere hartan utzirik, lehenago edo geroago, nahitaez lapurren eskuetara lihoazke eta horrek, ondasunen ezabaketa ekarriko luke noski.

Gobernuaren gainbegiradaren menpe, hamabi alditan jarraian lanean ihardun zuen Theodore Davis amerikarrari eman zitzaion 1902an Ibarrean indusketak egiteko baimena.

Bere aurkikuntza nagusienak denok ezagutzen ditugu.

Tutmosis IV.a, Hatshepsut, Siptah, Yuia eta Thua Tutankamonen erreginaren herenaiton eta amona, Horemheben hilobiak eta Tell el Amarna-ko bere jatorrizko hilobitik Akenatonen hilobira aldatzeko asmoz eginiko ganga bat (ez benetako hilobia) osatzen dute.

Momia eta erret heresearen sarkofagoa, hileta-tresneriaren zati txiki-txiki bat, eta bere ama Tiyren hilobiaren puskak zeuden leku ezkutu horretan.

1914an Davis jaunaren eskubideak eskuratu genituen, eta Tutankamon-en hilobiaren benetako historia orduan hasi zen.